Ijitoei buruzko aurreiritziak, sarritan, beldurrean eta ezjakintasunean oinarritzen dira. Ideia hauek ijito herriaren historia eta kultura ez ezagutzeagatik sortzen dira, eta horrek elkarbizitzarako eta ikaskuntzarako oztopoak eragiten ditu. Historian zehar nagusitu diren uste horiek zalantzan jartzea eta ijito herriaren errealitatea modu objektiboagoan aztertzea beharrezkoa da begirada aldatzeko.
Euskal Herrian, ijitoak duela 500 urte baino gehiago iritsi ziren, lehen aipamenak Araban (1484), Gipuzkoan (1510) eta Bizkaian (1517) jasota daudelarik. Hasierako lekualdaketak Europako hego-ekialdetik mendebaldera egin zituzten, baina ondorengo migrazioek ere nabarmen markatu dute euren historia. Adibidez, 1960ko hamarkadan Gaztelatik eta Andaluziatik iritsi ziren taldeak, eta XXI. mendean Ekialdeko Europatik, bereziki Errumaniatik.
Euskal Herrian denboran zehar presente egon arren, ijitoek askotan bazterkeria eta diskriminazioa pairatu dituzte. XIX. mendean, esaterako, etxebizitzak eta lan aukera batzuk ukatu zitzaizkien. Jazarpen horrek hainbatetan kanporaketak ekarri zituen, baina, horren aurrean, ijitoek bizirauteko eta euskal gizartean ekarpen garrantzitsuak egiteko gaitasuna erakutsi dute.
Gaur egun, ijitoen biztanleria Euskal Herrian honela banatuta dago gutxi gorabehera: 4.000 Araban (gehienak Gasteizen), 9.000 Bizkaian (Bilbo inguruan kontzentratuta), 4.000 Gipuzkoan (sakabanatuta), 8.000 Nafarroan eta 1.000 inguru Ipar Euskal Herrian. Datu hauek erakusten dute ijitoen presentzia esanguratsua dela, nahiz eta errealitate historikoak eta oraingoak zailtasunak ekarri dituzten.
Hemen duzu ijito herriaren hainbat gaiei buruzko informazioa:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.