Orriak

Thailandia

Biztanle-politikak

Thailandiak, bere aldetik, arrakasta izugarria eduki du jaiotza kontrolatzeko eta familien plangintzarako politikei dagokienez. 1970ean jarri ziren abian, lehenengo Biztanle Politikaren bitartez (WHO/SEARO, 2003). Handik zazpi urtera, Osasun Publikoko Ministerioak Osasun Erreproduktiboaren Politika Nazionala ezarri zuen, zeinak bere baitan hartzen zuen familia-plangintza eta amen eta haurren zaintza (WHO/SEARO, 2003).

Thailandiak 2009. urterako 63.396.000 biztanle izango dituela kalkulatzen da (UNESCAP, 2009). Familia-plangintzarako politikak laguntza handikoak izan dira emankortasuna murrizteko, 1970ean 6,3koa izatetik 2009an emakumeko 1.5 seme-alabakoa izatera (WHO/SEARO, 2003 eta UNESCAP, 2009), urteko hazkundea % 0,4an geldituz (UNESCAP, 2009); hortaz, Thailandiak 175 urte beharko ditu bertako biztanleria bikoizteko. Metodo antisorgailuen erabilera % 71,5ekoa da, eta horren % 70,1 metodo modernoek betetzen dute (UNESCAP, 2009).

Familia-plangintzako zerbitzuak Thailandian biztanleria osora zabal litezke, kostuetatik libre daude eta kalitate onekoak dira, eta horietan jarduten du, besteak beste medikuek eta emaginek; era horretara, landa-eremuetan (biztanleriaren % 64) (UNESCAP, 2009) zein hiriguneetan (WHO/SEARO, 2003) lortzen da estaldura. Gobernuak sektore pribatua, GKEak eta unibertsitateak erakarri ditu, eta familia-plangintzari buruzko ikerketa eta heziketa finantzatu ditu. Plangintza horrek nekazaritza, hezkuntza eta komunitatearen garapenarekin zerikusia du. Gobernua lan handia egiten ari da nerabeen haurdunaldi kopurua murrizteko eta gutxiengoen eta talde zaurgarrien premiei, hala nola musulmanen, langile etorkinen eta hilzorian daudenenei, erantzuten die (UNESCAP, 2009). Hala ere, herrialdearen iparraldeak eta ipar-ekialdeak langile gutxiago ditu, eta baita zerbitzu gutxiago ere, familia-plangintzaren eremuan; aitzitik, hego-ekialdean baxua izaten jarraitzen du. Bestalde, preserbatiboa erabiltzen duten gizonen ehunekoa % 1,7koa da (2203), beraz, HIESAren zabalkundea bizkortzen ari da: helduengan % 1,8ra iristen zen 2002an (UNESCAP, 2009).

Familia-plangintzarako metodoak askotarikoak dira, eta horien helburu nagusia komunitateak kontrazepzioko metodoak erabiltzearen premiaz jabetzea da. Calhoun-en arabera, Thailandiak:

Komunitatearen parte-hartzea eta pizgarri ekonomikoak baliatu ditu jaiotza-tasaren kontrolaren kontrako tabuak hausteko. Inauteriak, tokian tokiko feriak eta ezkontzak dira jaiotzaren kontroleko joko horien agertokiak, besteak beste, "globoak" preserbatiboekin "puztea" parodien bitartez. Basektomia maratoiak egiten dira Lanaren Egunean eta erregearen urtebetetzean, eta medikuek eta erizainek parte hartzen dute basektomia gehien lortzeko lehian. Jaiotzaren kontrola bere komunitatean bertan sustatzen duten familia-plangintzako langileek beherapenak izan ditzakete beren soroak goldatzeko bufalo baten alokairuan, edo ongarriak eta haziak erosteko, eta baita bere ondasunak azokara garraiatzeko ere. 16.000 herrik baino gehiagok dute beren familia-plangintzako zentroak. Thailandiako bikoteen % 60k parte hartzen dute jaiotzaren kontrolean eta guztizko emankortasuna 6.1etik (1965-1970) 2.1era 1994an (Calhoun et ali, 2000: 536).

Population and Community Develompment Association (PDA) da Thailandiako GKErik garrantzitsuena eta gobernuarekin batera jardun du sexu-hezkuntza herrialdean zehar zabaltzeko.

PDAren programa berritzaileek nabarmen lagundu dute Thailandiaren urteko hazkundea desazeleratzen, besteak beste, ahoko kontrazeptiboen eta kondoien banaketa komunitatean, eta erreferentziazko zerbitzu klinikoak (...). PDAk umorea eta hurbilpena erabiltzen ditu sen onaren bitartez (eta horrek oihartzuna du komunitateetan) eta tokian tokiko gobernu-agentziekin batera jarduten du komunitateetan eskumena edukitzeko (...) (PDA, 2008).

Thailandiako familia-plangintzako aktibistek jende asko elkartzen den lekuetan banatzen dituzte kondoiak eta basektomiak eta emakumeentzako esterilizazio errazak egiten dituzte jai egunetan. Thailandian familia-plangintzak izan duen arrakastaren beste arrazoietako bat izan da auzoko herrialdeetan baino genero-berdintasun handiagoa dagoela. Hori dela eta, emakumeek badute erabakitzea zenbat seme-alaba eduki nahi dituzten (Frazer, 1992).

Artikuluaren iturria:

Revista Venezolana de Ciencia Politica nÂș 36 julio-Diciembre 2009 Aplicacion de las politicas poblacionales de Suecia y Tailandia en Venezuela

http://www.saber.ula.ve/bitstream/123456789/34159/1/articulo3.pdf

Gehiago jakiteko:

http://www.mhhe.com/Enviro-Sci/CaseStudyLibrary/Topic-Based/CaseStudy_FamilyPlanningInThailand.pdf

http://www.context.org/iclib/ic31/frazer/