Orriak

Maskarak Euskal Herriko tradizioan

SARRERA: Maskararen inguruan


Oro har, maskara oso objektu esanguratsu eta erabilgarria da kultura desberdinetan. Funtzio ugaritarako erabili izan dira maskarak, erritoetarako, mota guztietako erritoetarako, erlijio-adierazpenetarako eta gizarteratzeko. Egun, baina, maskarak zentzua hartzen du errito baten baitan agertzen denean. Maskararen testuingurua erritoa bera da, beraz. Erritoari lotuta ez dagoen maskara zailtasun handiz aurkituko da bizirik nonbait.

Herrialde guztietan erritoak daude.

Errito asko daude, Euskal Herrian eta kanpoaldean ere, zalantzarik gabe. Baina errito guztietan maskek ez dute parte hartzen, kasu batzuetan bakarrik baizik. Euskal Herrian errito eta maskara, maila jakin batean behintzat, bizirik daudela baiezta dezakegu (ez kasu guztietan, halere). Euskal Herriko inguru tradizionaletan maskarak bi ospakizun edota errito motetan suertatu dira: batetik, maskak neguko jaiei indartsu lotuta egon dira, eta oraingoz badaude, erraz beha daiteke. Bestetik, ordea, udako ospakizun ezberdinen eskutik kaleratu dira. Maskara hitzak berak, euskaraz izendapen bat baino gehiago dauka: maskara, maska, karatola, karatula, karatulia, karatulea.

Negualdiko maskarak

Gure inguruan, maskara oinarrizko tresna izan da inauterietan. Herri gehien-gehienetan maskara eta bere baliabideen ustiapena oso handia izan da. Leku askotan, eta XX. mendearen egoeraz jaso dezakezun informazioaren arabera, maskarak erosi egin dira, kartoizkoak gehienetan, herritik kanpoan eginak. Hau dela eta, mota guztietako maskarak ikusi dira Euskal Herriko inauterietan. Antifaz deiturikoak erabilienetarikoak izan dira. Maskara hauek ez dute aztarna sendoa utzi folklorean. Baina, leku batzuetan urtez urte maskara-eite berdina errepikatzen zen, edo hobeki, errepikatu behar zen. Elementu honen erabileraren aspektu guztiak tradizioan oinarrituta agertzen zaizkigu gaur egun. Leku batean baino gehiagotan, maskararen ordez, aukeraturiko bidea aurpegia margotzea izan da: Arabako Arrizalan kasu. Kuantitatiboki, bigarren aukera hau pobreagoa izan da, inongo zalantzarik gabe. Gainera Euskal Herriko herrietako inauterietan margotze horrek ez du eite-eskaintza handirik egin: gauzarik sinple eta normalena beltzez margotzea izan da. Gure inguruan horrelako izenak jaso ditugu maskara aipatzearren:

Uztaritzeko kotilun gorriaren oihalezko maskara (Lapurdi), Baionako Euskal Museoko janzkera gelako irudia.
Kasu guztietatik, hitzaren jatorria ezin da kokatu euskaran, hizkuntza erromantzeetan baizik, edota edozein kasutan, latineraz beharrezkoa bada. Ez da gauza berdina gertatzen mozorrotuaren adierazpenaz. Orain bai, hizkuntzaren arabera aukera ugari aurkitzen dugu. Horien artean, eremu euskaradunean jatorrizko hitz euskaldunak aurkitzen ditugu, erakusketa zabalean gainera. Hemen, arazo serio bat planteatzen zaigu. Hiztegi batzuetara jotzen badugu, mozorroei dagozkien adierazpenak maskarari garraiatzen zaizkio. Nolabait, osotasunaren izendapena multzoaren objektu esanguratsuenari ematen zaio. Itzulpenaren irizpideetan arazo larriak daude, gaztelerarenak erabili baitira, dirudienez. Mozorroarenak eta maskararenak nahastu dira. Guk garaturiko lan etnografikoak zalantzak argitu dizkigu. Euskarak ez ditu nahasten bi adigai hauek, eta bakoitzari bere erak ezartzen dizkio. Laster ikusiko dugun bezala, maskara, karatula eta antzeko hitzen eratorpenak mozorratuak izendatzeko izenak eman ditu. Hau, batez ere eremu euskara-gabean gertatu da, eta leku batzuetan bakarrik. Handik ere bai, baina ziurtasunez eremu geografiko euskaradunean, kontzeptu bakoitzari aukera bera eman zaio. Hau izan da, zalantzarik gabe, jarrera nagusiena Euskal Herria osoan. Mozorroak bere izena du, eta karatulak berea. Esan bezala, salbuespenak ematen dira, hau da, bi adierazpen artean fluxu zuzena zabaltzen dutenak, eta batez ere eremu euskara-gabean sortu direnak. Horrelakoetan, gainera, aurpegiko tresnak ez du zuzenki mozorradura izendatzen, horren eratorriak baizik. Nafarroako Sunbillan, esate baterako, aurpegia maskararen bidez estaltzeko ekintza maskaratu aditzaren bitartez ezagutzen da. Euskararen eremu gehienean aditza bera aurkitu dugu. Gazteleraz, ordea, horrelakoak entzun ditugu: mascararse, enmascararse, escaratularse, encaratularse.

Unanuako mamoxarro maskaradunak, metalezko karatolarekin (Nafarroa).

Udaldiko maskarak

Azken hamarkadetako gauzak ikusita, maskara soil-soilik inauterietako tresna dela norbaitek pentsa lezake. Gaur egun jaso dezakegun datuen arabera, aitortu behar da azken aldietan inauterietarako joera egon dela. 1936 arte, ez da inauteririk egon maskararik gabe. Neguko jai horietan, mozorroa bera bezain funtsezkoa izan da. Gero, handik hona berpiztu diren jaietan maskarak ez du, agian, hainbesteko lehentasuna bereganatu. Hala ere, gaur egun inauteriekin pentsatzen dugunean, maskararen irudia burura datorkigu. Baina, oraingoz Euskal Herrian gordetzen diren maskara batzuk, kopuru txikian egia esateko, beste sasoietako jaiei lotuta azaltzen zaizkigu. Batzuek zerikusi handia dute Gorpuzti edo Besta berri jaiarekin. Besteek, aldiz, herriko jai nagusiekin dute lotura, eta horrelako jaiak udakoak izaten dira gehienetan. Bi dira, batez ere, gure esparruan gaur arte dirauten udako maskarak: Gorpuzti jaiari lotutako prozesio erlijiosokoak eta boboa . Lehenengo kasuan, maskara taldea Gorpuzti jaian agertzen da prozesio erlijiosoan. Besteak, Otsagikoak, lekuko izaki zaindariaren omenezko erritoetan parte hartzen du.

Boboa, bere oihalezko maskara bizefaloaz burua estalita erakutsiz (R. Violant-en El Pirineo espaƱol liburutik, 629 or., 1943ko argazkia).