Orriak

4. Soinu-kodea

Soinu-kodeari dagokionez, honako alderdi hauei erreparatu behar zaie:

  • musika edo soinu-banda
  • off-eko ahotsa
  • pertsonen ahotsa
  • hotsak
  • etab.

Musikari erreparatzean, hasteko, musikarik baden aztertu behar da. Musika badago, haren ezaugarriak aztertu behar dira: bolumena, erritmoa, tempoa, instrumentala den edo hitzik duen, estiloa (modernoa, klasikoa…), zer iradokitzen duen, musikaren ezaugarrietan aldaketarik dagoen, nola uztartzen den ahotsarekin eta bestelako hotsekin, etab.

Ahoskatutako hitzen harira, besteak beste, esatarien adina, sexua eta intonazioa azter daitezke. Bestelako hotsei dagokienez, noiz erabiltzen diren, zer efektu sortzeko…

Adibidea: Antzarrarena 1.1eko adibidea

Adibidea1: 2ko azken adibidea Trafikoko beldurgarria