Orriak

Suedia

Berdintasunaren ispilua

Gizonezkoek haurren gurditxoa aise erabiltzen duten eta emakumeak gotzain izaten diren herrialdean hodeitzarrak ere badaude. Suedia da emakumeen eta gizonen artean berdintasun-maila handiena duenetako bat munduan, Munduko Ekonomia Funtsaren arabera, baina eskuin-erdialdeko gobernuak ukituak eman nahi dizkio ongizate-estatuari, hau da desberdintasunaren kontrako tresna eraginkorrenari. Immigrazio basatiak beste erronka bat ere proposatzen du. Bost biztanletik bat atzerrian jaioa da edo gurasoetako bat gutxienez atzerritarra du. Eta gauzak are zailagoak dira abizena arrotza denean edo zailtasunez mintzatzen denean. Hiri-ingurune pobreenak beltzaranak dira, emakumezkoek hiyaba dute jantzita eta balkoietan parabolikoak ikusten dira.

Ukitu horiek (zergak pixka bat jaistea eta murrizketak langabezian) larritu egin dute oposizio sozialdemokrata –azken 75 urteetan 64 urtez gobernuan egon dena–, baina baita emakumeen erakundeak ere. Izan ere, beldur dira bereizkeria larritu egingo ote den –oraindik nabarmena enpleguan eta botere ekonomikoan– 9,1 milioi biztanleko herrialde batean. Beldur dira, halaber, gizarte-zerbitzuetara ere iritsiko ote diren murrizketa horiek. "Ia herrialde guztietan daude emakumeak gizonen mende. Hemen Estatuaren mende daude, eta horri esker libreagoak dira", dio Ekimen Feminista alderdiko Gudrum Schyman diputatu ohiak.

Arretak Ikeako (suediar multinazional ospetsua) altzari baten gisara muntatzen dira. Hanka nagusiek, haurrak eta zaharrak zaintzeko zerbitzu publikoek alegia, asko arindu dituzte emakumeak zaintzaren alorreko zereginetatik, eta lan ordainduaren eremura eraman ditu, nahiz eta lan eskasak eta lanaldi osorakoak izan ez. Ez dago ia alderik emakumeen jarduera-tasaren (% 80) eta gizonezkoenaren (% 86) artean. Emakumeen % 2 baino ez da etxeko lanetara mugatzen, zehaztu du berdintasunean aditua den Karin Alfredsson idazle eta kazetariak. "Familiak ez ditu adinekoak zaintzen. Nire gurasoak gaixo daude eta beren etxean jasotzen dute zaintza publikoa. Halakorik ez balego, nik lana utzi beharko nuke haiek zaintzeko", zehazten du. Baina adinekoen zaintzaren alorreko murriztapenen kontrako kexak gero eta gehiago dira. Ikeako altzariekin gertatzen den bezala, piezaren batzuk arazoak sortzen dituzte. Txikienak dira nagusi haien arretari barne produktu gordinaren % 2 eskaintzen dioten herrialdean. Suedian, haurrek bi ogi dakartzate besazpian: haurtzaindegiak eta familiarentzako laguntza ekonomikoak. Udalak (gizarte-zerbitzuen arduradun nagusiak) plaza eskuragarri bat bermatu behar du haurrak urtebete betetzen duenetik sei urterekin eskolara joaten den arte. Gainera, udalak eskolaz kanpoko zaintza eskaintzen du 12 urte betetzen duen arte. "Benetako abantaila da hori. Erraztu egiten ditu gauzak", ziurtatzen du Estelle Af Malmborg-ek, artean aditua eta bi seme-alaba txikiren ama. Stockholmeko udal haurtzaindegi batera eramaten ditu goizero haurrak, etxetik hurbil, eta 160 euro ordaintzen ditu hilean. Hori ordainduta, Estatuaren aldetik jasotzen duen laguntzaren parte bat gelditzen zaio (100 euro baino gehiago seme-alabako, 16 urte betetzen dituzten arte). Kopuru hori zergatatik libre dago, eta kontuan hartu behar da herrialde horretan, zerga-sistema banakakoa dela eta zerga-zama soldataren % 30 eta % 55 bitartekoa dela. Ongizate estatua ordaindu behar da. Baina etorkizunean kotizatzaile izango diren asko jaiotzen dira.

"Gizarte-onuren sistema da Suediako emankortasun handiaren arrazoi erabakigarria. Emakumeko batez besteko seme-alaba kopurua (1,77koa; Espainian 1,34koa) Europako handienetako bat da. Haurrak eta lana bateragarriak dira, baina egoera hori ez da inondik ere perfektua. "Emakumezkoak eta gizonezkoak berdinak dira haurra jaiotzen den arte" dio Alfredssonek. Eta hori horrela da "etxeko lanen banaketa ez delako % 50ekoa". Seme-alaba txikiak dituzten amek 43 ordu lan egiten dituzte, asteko, saritu gabe, eta aitek 27.

Banaketa desorekatu horren ondorioz, seme-alaba baten jaiotzagatiko 16 hilabeteko baimen ordaindutik 2 baino ez zaio ematen aita bakoitzari (390 egunez soldataren % 80 eta 20 euro eguneko lehenengo hiru hilabeteetan). Eskubide horrez gero eta gehiago baliatzen badira ere (Espainiako aitek oraintxe estreinatu dute laguntza hori, 15 eguneko iraupenekoa), gizonezkoek emandako denboraren % 20 baino ez dute hartzen haurraren lehenengo urtean; epe horretarako ez dago bermatuta haurrentzako laguntza publikoa.

Gizonezkoek emakumezkoek (gutxiago kobratzen dute) baino gehiago irabazten dutenez, emakumeek hartu ohi dute baimena: era horretara, familiaren diru-sarrerak ez dira horrenbeste murrizten. Alfredssonen arabera, eragin handia du, halaber, "gizartearen presio handiagoa ama ontzat hartzen dena izateko, hura baita seme-alabekin etxean gelditzen dena". Hitz bat sortu da ama horientzat, lattemorsor, kafea hartzeko ibilbidean gurditxoarekin etentxo bat egiten duten amak.

Horietako bat izan da Af Malmborg. "Lanera itzultzen zarenean, urtebetez kanpoan egon izanaren ondorioak jasaten dituzu. Ibilbide profesionalak eraginak jasaten ditu", ziurtatzen du. Arazo horrek (larriagoa sektore pribatuan) aitei ere eragiten die. Hori dela eta, aukera-berdintasunaren izenean, gizonezkoek emakumezkoek adinako baja-denbora hartzea da ahalegin nagusia. "Era horretara, lana ematen dutenak jabetuko dira gizonezkoek ere badituztela seme-alabak", dio Claes Borgström-ek, Aukera Berdintasunerako ombudsmanak (defendatzaileak). "Aitatasun-baimena funtsezkoa da gizonezkoen bilakaeran. Aukera emango die besteak zaintzeko gaitasunetan trebatzeko, eta beraiek beti lehenengoak ez izateko. Lehian jardutera ohituta daudenak solidarioagoak izan daitezen lortzen da horrela", dio Jalmertek, aurrera egiten ari den maskulinitate berriaren ikertzailea.

"Etxeko erantzukizun nagusiak emakumeen esku dauden bitartean diskriminatuta egongo dira lanean", esan du Borgströmek. Baina alfer-gurpila da. "Berdintasunerako arazo nagusia lan-merkatua da", dio.

Botere ekonomikoa da gizonezkoen gotorlekua. Suediako Enpresaburuen Konfederazioan (50.000 enpresa biltzen dira bertan), Hakan Ericssonek dio emakumezkoek beren ibilbide profesionalean duten kristalezko sabaia "hausten hasi dela". Baina desoreka nabarmena da: administrazio kontseiluetako eserlekuen % 15 betetzen dituzte emakumezkoek (Espainiakoa baino askoz handiagoa) eta ordezko kontseilarien 100 bulegotatik batean baino ez daude emakumezkoak, datu ofizialen arabera. Patronalak onartzen du "Berdintasun planak aurkeztera behartuta dauden enpresen % 15-% 20k baino ez duela betekizun hori betetzen".

El País 2007ko apirila

Populazioaren gaineko politikak Suedian

Suediako trantsizioa XVIII. mendearen erdialdean hasi zen, XIX. mendearen erdialdean iritsi zen mailarik gorenera, eta 2000. urtean heriotzek jaiotzak berdindu zituzten. Beraz, suediar trantsizioa bi mende eta erdian lortu zen, eta aldi berean egin zituen bilakaera demografikoa eta industria-iraultza. Venezuelan guztiz alderantziz gertatu da, bertako trantsizio demografikoa dramatikoa izan baita, eta mende eskasean osatu da; beraz, ez da lotura zuzenik egon industrializazio-mailaren eta trantsizio demografikoaren artean (Larousse, 2004: 3-35 or.). 1990. urtean emankortasun-tasa maila apalenera iritsi zen, 1,5 seme-alaba emakumeko; eta, bien bitartean, hurrengo 60 urteetan emankortasun-tasa 1.8ra iristeko (ordezkatze-mailen barruan oraindik ere) politikak jarri ziren abian (Statistics Sweeden, 2009).

Depresio Handiaz geroztik hasi zen Suedia emankortasun-tasa jasotzeko kezkarekin, emakumeko 2 seme-alabara jaitsi baitzen krisi ekonomikoaren ondorioz. Suediarrek pentsatu zuten joera hori iraultzeko modua izango liratekeela familien babesa eta amaren eta haurren gizarte-ongizatea. Horri esker, eta hezkuntza sexualari eta erreprodukzioaren alorrekoari esker, emankortasuna emakumeko 2.5 seme-alabara igo zen 1940an, baina ez zen inoiz itzuli XX. mende hasierako emakumeko 4 seme-alabako mailara iritsi.

Azken 30 urteotan Estatuak familien osaera bultzatu du: 1939an emakumeak haurdun egotearen edo seme-alabak zaindu beharraren ondorioz lanetik botatzea galarazten zuen lege bat ezarri zen eta horren bitartez gero eta emakume gehiagok izan zuten lana eta familia uztartzeko aukera. 60ko hamarraldian, emankortasun-tasa 2.5ean mantendu zen, hainbat arrazoi zirela eta: pilula antisorgailuak, emakumeentzako lanpostuak ugaltzea, genero-berdintasunari buruzko auziaren hasiera eta 1960. urteko garapen ekonomikoa. Hala eta guztiz ere, etxeko lanak mugatuta jarraitzen zuten gizonezkoentzat.

1974an gobernuak abortatzeko eskubidea onartu zuen, eta zabaldu egin zituen familia-plangintzako zerbitzuak, emagin trebatuek emanak, eta osasun-zentroak eraiki zituen herrialde osoan barrena; horren ondorioz, eta suediar emakumeek lanbidearen alorrean zituzten helburuen ondorioz, lehenengo haurra edukitzeko adina 1975ean 24 urtekoa izatetik 1998an 28 urtekoa izatera igaro zen. 70ko hamarraldian, emankortasun-tasa 1.6 seme-alabara jaitsi zen emakumeko, eta legedi berri bat jarri zen abian aitaren betebeharrei eta eskubideei buruzkoa. Era horretara, hamarraldi horretan 6 hilabeteko aitatasun-baimena lortu zen, soldataren % 90 jasota. Lege berri bat txertatu zen, halaber, banakako zerga bat sortzen zuena, zeinaren arabera nahitaezkoa zen helduentzat beren dirua irabaztea, eta horrela ugaldu egin zen emakume langileen zein dibortzioen kopurua.

80ko hamarraldian emakumeen parte-hartzea % 86ra igo bazen ere, emankortasuna 2.1 seme alabara igaro zen emakumeko, izan ere, sortzeko baldintzen hobekuntzak emakumeak hirugarren seme-alaba edukitzea ekarri zuen; horrekin batera, aitatasun- eta amatasun-baimena 12 hilabetekoa izatera igaro zen, soldataren % 90 irabazten eta beste hiru hilabete 1989. urterako gutxieneko soldatarekin; eta baimen hori 60 egun eta urtebete bitarte zabaltzen zen, baldin eta seme-alabak gaixotasunen bat bazuen.

1990eko depresioaren eraginez, murriztu egin zen gizarte-segurantzaren finantzaketa eta baita gurasoen onurak ere; horren eraginez, 1990ean emankortasuna 1.5eko mailara jaitsi zen. Ekonomiaren igoerak handitu egin zituen, halaber, familien irabaziak. Gaur egun, langabezian edo lanaren alorrean ziurtasun eskasa duten suediar emakumeak dira seme-alaba gutxien dituztenak edo familia baten osaera gehien atzeratzen dutenak. Suediako gizon eta emakumeek lan seguru bat nahi dute eta diru-sarrera onak familia bat osatu aurretik (Sundström, 2001). Gaur egun, gobernuak familiaren finantzaketa-politika du abian. Horren bitartez, eta, besteak beste, seme-alabak zaintzeko hileroko bat eta Genero Berdintasunaren Bonua tresnak baliatuta, gizon eta emakumeek zein aita eta ama ezkongabeek beren ibilbide profesionala familiarekin orekatzea lortu nahi dute eta, horrela, ordezkapen-maila bermatu (Governement Offices of Sweden, 2009).

Ordezkapen-mailatik beherako emankortasunarekin batera, suediar biztanleriaren zahartzea dago. Suediako Estatistika Zentroaren arabera (SCB, suedierazko laburduraren arabera), bizi-itxaropena, gaur egun 82 urtekoa emakumeentzat eta 77 gizonezkoentzat, 84 eta 81 igoko da 2010. urterako eta 87 eta 85, 2060an; emankortasunari dagokionez, ordea, 2008an emakumeko 1.5 seme-alabakoa izatetik 2020an 1.8koa izatera igaroko da, eta egonkor mantenduko da. Biztanleriak ere gora egingo du, mantso bada ere, 2020. urtean 10 milioikoa izatetik 11 milioikoa izatera berrogei urte geroago.

Urteko hazkundea 0.158koa izanik (Central Intelligence Agency, 2009), Suediak 448 urte beharko lituzke bertako biztanleria bikoizteko. 2060. urtean, heriotzak jaiotzak baino 10.000 gehiago izango dira. 2010 eta 2050 urteen bitartean, 20 urtetik beherako biztanleria 2.130.000tik 2.350.000ra igaroko da, hau da, % 9,3. 20 eta 64 urte bitarteko biztanleria (aktiboa, ekonomiaren ikuspegitik), % 4,9 baino ez da haziko epe horretan bertan, eta 2010ean 1.270.000 izatetik 2050ean 1.580.000 izatera igaroko da eta 80 urtetik gorako biztanleria % 52,8 igoko da, hau da, 2010ean 490.000 izatetik 930.000 izatera (Statistics Sweeden, 2007).

Sundströmek dion bezala, biztanleria zahartzeak esan nahi du "zerga gutxiago pentsio funtsetarako, osasun-zerbitzuetarako eta beste batzuetarako (...), familia handiagoak bultzatzeko ehun politika inguruk ez dute jaiotza gehiago edukitzea sustatu. Suediaren kasuak azaldu dezake zergatik. Jendeak familia baten aurrean ikasketak nahiago duen bitartean, suediar biztanleriaren igoera dramatikoa izaten jarraituko du. Beraz, gobernuak eta parlamentuak legeak sortu beharko dituzte erretiratuak ez daitezen gastu jasanezina bihurtu estatuarentzat.

Artikuluaren iturria:

Revista Venezolana de Ciencia Politica nº 36 julio-Diciembre 2009

Aplicacion de las politicas poblacionales de Suecia y Tailandia en Venezuela

http://www.saber.ula.ve/bitstream/123456789/34159/1/articulo3.pdf

Gehiago jakiteko:

http://www.oecd.org/fr/els/famille/swedenssupportforparentswithchildreniscomprehensiveandeffectivebutexpensive.htm

http://europa.eu/epic/countries/sweden/index_en.htm

http://cis.ier.hit-u.ac.jp/Japanese/society/Ifo-workshop0802/gunnar.pdf