Orriak

ETORKINAK GIZARTE-LAGUNTZEI ESKER BIZI DIRA, ETA NEURRIZ KANPO BALIATZEN DITUZTE

Albistea

Gizarte laguntzetan murrizketak izango direla aitortu du Eusko Jaurlaritzak

Iker Aranburu, BERRIA, 2013/02/07

http://www.eitb.com/eu/albisteak/gizartea/osoa/2038586/etorkinak-melillan--ehundik-pertsonek-hesia-gainditu-dute/

Murrizketen marra gorria gutxika-gutxika urrunago mugitzen ari da Eusko Jaurlaritza. Lehen ukitu gabeko arloak zirenetan ere guraizea erabili beharko duela aitortzen ari dira sailburu berriak, 1.200 milioi euro murrizteko konpromisoak bultzatuta. Hezkuntzan eta osasunean “zerbait ukitu” beharko dela aitortu zion atzo Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburuak Euskadi Irratiari. Ildo horretan mintzatu zen Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua ere, Eusko Legebiltzarrean egindako lehen agerraldian. Aburtok iragarri zuen “ziur asko” murrizketak izango direla gizarte laguntzetan, baina ez zuen zehaztu non eta nolakoak izango diren.

Albisteak sortutako iruzkinak

Naiara84:

Laguntzak moztu eta baliabideak hobeto banatu beharko lirateke. Horrela lotsa gutxi duten etorkinel ezin izango dute besteren kontura bizi

Kaxkagorri

Arrazoi duzu naiara84! gobernuak azken urteetan kanpotik datozenei laguntzak ematen dizkielako gertatu da egoera hau. Etorkinak hona etortzen badira diru-laguntzak jasotzeko da. Diru laguntza guzti-guztiak haiek jasotzen dituzte. A ze pagotxa hauena! Hona etorri eta lanik egin gabe diru-laguntzak jasotzen dituzte.

Doraemontxo:

Fijo!, bertakoek lan egin behar haiek diru laguntzak jasoko badituzte. Eta gero hemengoei laguntzak emateko dirurik ez dago. Gure herriak immigratzaileez josita daude, ia-ia hemen jaiotakoak bezain beste dira!.

Ni_neu

Zer proposatzen duzue, jendea gosez edo kalean uztea soilik kanpotarra izateagatik? Hemen lana egiten badute diru laguntzak jasotzeko eskubidea ere izango dute ba?

Doraemontxo:

Hara etorkinen salbatzailea! Jende hori gure herrira iristen da, ez du lanik egiten, gure kontura bizi da eta dena dohainik du… hori lortzeko Mohamed deitu behar badut berehala aldatuko dut nire izena.

Getxoztarra:

Ni kezkatzen nauena zera da, Euskal Herrian etorkinen kopurua geroz eta gehiago dela, eta beraz diru laguntzak murriztu egin behar dituzte…
Grafikoa


Egilea: Gaindegia, Espainiako Estatistika Instituto Nazionalaren datuetan oinarrituta, 2001-2013



Elkarrizketa


Mikel Mazkiaran, Sos Arrazismoa erakundeko kidea eta abokatua
-Gizartean oso barneratua dagoen ustea da etorkinek gizarte laguntza gehiegi jasotzen dituztela...

-Sos Arrazakeria erakundeko kideok egin dugun ikerketa zientifikoaren arabera, justu kontrakoa ondorioztatu dugu: etorkinek zailtasun gehiago dituzte gizarte laguntzak jasotzeko. Hau da, etorkinen gutxiengoak jasotzen ditu laguntzak erakundeetatik. Espainian egin izan diren ikerketek beti emaitza bera eman izan dute: etorkinek jasotzen dutena baino gehiago ematen dutela.

-Beste aurreiritzietako bat da etorkinei diru-laguntzak errazegi ematen zaizkiela …

-Diru-laguntzak jasotzeko, hemen jaiotakoek ez dituzten zailtasun batzuk dituzte etorkinek. Errealitatea gizarteak pentsatzen duenaren justu kontrakoa da. Etorkinen kezka ez da diru laguntzak jasotzea, lana aurkitzea baizik, ikerketak dioenez. Etxebizitza eskuratzeko ere zailtasun handiak dituzte, eta hori dute bigarren kezka. Etorkinak ez dira hona etortzen diru laguntzak jasotzea. Lanera eta bertan egonkortzera eta bizitzera iristen dira.

Ondoko artikuluan oinarrituta osatutako elkarrizketa: “Diru laguntzak dituzten etorkinak gutxiengoa direla ohartarazi dute”, Berria, 2012/01/07, http://paperekoa.berria.info/harian/2012-01-07/008/001/diru_laguntzak_dituzten_etorkinak_gutxiengoa_direla_ohartarazi_dute.htm