Orriak

XXI. mendeko ikasgela digitalak


Erika GRANDES MATEOS, Kazetaritzan lizentziatua eta Magisteritzan diplomatua

Eskola aldatzen ari da. Gizartean iraultza teknologikoa nabarmena izaten ari da eta honen guztiaren islada gure Hezkuntza Sisteman ere gertatzen ari da. Honek aldaketa izugarria suposatu du irakaslegoarentzat. Orain dela gutxi arte, arbela eta klarionak izan dira irakasleek beraien azalpenetarako erabili izan ohi dituzten baliabide esanguratsuenak. Noski, hauekin batera testu liburuak, fitxak, diapositibak, baita zenbait baliabide ere.

Gaur, berriz, metodologia hori berritzen ari da eta Hezkuntza Departamentutik arbela digitak erabiltzeko programak sustatzen ari dira honek suposatzen duenarekin. Nahikoa da ikustea irakaslegoarentzako zenbat ikastaro antolatzen ari diren hauen funtzionamenduaren inguruko formakuntza jasotzeko (batzuk on-line beste batzuk presentzialak). Estatu mailan, ITEk, adibidez, 160.000 irakasle baino gehiagorentzako formakuntza eman du aurreko bi ikasturteetan. Ikasturte honetan ere formakuntzak aurrera jarraitzen du.

Baina goazen argitzera zer diren arbela eta ikasgela digitalak, zenbateko kostea duten, zeintzuk izan daitezkeen beraien abantailak eta desabantailak ere bai.

2010. urtetik Euskal Erkidegoan Eskola 2.0 Programari esker Lehen Hezkuntzako bosgarren mailatik gorako gelak digitalizatu egin dira.

Lehenik eta behin, eta hausnarketa sakonagorekin hasi baino lehen, esan behar da arbela digitala osagai batek baino gehiagok osatzen duela. Honako hauek dira:

  • Ordenagailua 
  • Proiektorea 
  • Pantaila interaktiboa 
  • Arbela interaktiboaren softwarea 
  • Konexio modua: bluetooht edota kableak 
Hauekin batera beste osagai batzuk ere beharrezkoak dira:

  • Arkatzak edota punteroak (ordenagailuak duen sagutxoaren funtzioa betetzen du) 
  • Lurreko pedestala 
  • Bluettoth-a 
  • Webcam-a Soinuaren areagotzeko sistema 
Osagai hauek oinarrizko funtzio batzuk betetzen dituzte:
  • Ordenagailutik datorren informazioa proiektatzen uzten du. 
  • Ordenagailua arbeletik kontrolatu daiteke punteroa sagutxo moduan erabiliz. 
  • Punteroarekin oharrak idatzi daitezke arbelean 
Hauetaz gain, arbela digitalak herraminta gehiago ditu, eta hauek editazeko, aurkezpenak egiteko aukera edota horietan landutakoa artxibatzeko aukera ematen digute. 

Ikasgela digital baten kosteari buruz, Pablo Solak, Nafarroako IntegraTIK programaren Koordinatzaileak, baieztatu du ikasgela digitala bateko ekipamenduaren kostea 3.500 ? ingurukoa dela (PDI, proiektorea, ordenagailua, dokumentuen lektorea, software-a,...), hori suposatuta instalazio elektrikoa eta gelako sarea aldez aurretik eginak daudela. 

Irakasleak PDIaren funtzioak erabat kontrolatzen dituenean eta aldez aurretik lan hori prestatuta duenean zera lortu dezake: 
  • Bere ikaslegoarekin harreman bisual handiagoa izatea. 
  • Denbora aurreztea. 
  • Sormena sustatzea. 
  • Ikaslegoaren motibazioa eta interesa piztea. 
  • Ikaslegoaren parte hartzea bultzatzea. 
  • Teknologia berriak ikaslegoari hurbiltzea. 
Abantaila hauek guztiak kontutan hartu behar ditugu ahaztu gabe ikasleek tekonologiarekin ikas dezaketela baina ez teknologietatik, bi kontzeptu hauek erabat desberdinak baitira. Irakasle batek ezin du ahaztu arbela digitala errekurtso bat besterik ez dela. Giza faktorea ezin da inoiz alde batera utzi; izan ere, ezin da ezerrekin ordezkatu, nahiz eta teknologiak gero eta gehiago aurreratu. 

Ideia hau erabat argi izan ondoren irakasle batek bere lanari etekin handia atera diezaioke arbela digitalari, baina inoiz ere ahaztu gabe batzuetan eragozpen batzuk egon daitezkeela ordenagailuaek akatsak izan ditzaketelako (blokeatzen direlako, sarea erortzen delako, bateria agortzen delako...) eta horri aurre egiteko ere irakasleak prestatuta egon behar du. Hau da, irakasle batek jakin behar du bere klasea aurrera eramaten nahiz eta arbela digitalak momentu batez ez funtzionatu. 

2009ko udan Estatu mailako Hezkuntza Sailak Eskola 2.0 programa martxan jarri zuen ITE (Instituo Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado) delakoaren bitartez. Antonio Pérez Sanz-ek, ITE delakoaren zuzendariak, aditzera eman duenez ITEko web orrialdean, programa hau martxan jarri zenetik lehendabiziko bi ikasturteetan zehar 600.000 ekipo eramangarriak banatu egin dira ikaslego eta irakaslegoaren artean. Ia 30.000 ikasgela klasiko aula digital bilakatu egin dira eta lehendabiziko bi ikasturte hauetan irakaslegoaren formakuntzarako iniziatibak garatu egin dira, hauetan 160.000 irakasle parte hartu dutelarik. 

Hori dela eta, ITEk Autonomi-Erkidegoekin batera amankomuneko programak garatu dituzte irakaslegoak formakuntza jarraiago bat izateko eta ez bakarrik hastapeneko formakuntza bat izateko. Hezkuntza Sailak eta Autonomi-Erkidegoek lan egiten jarraitu dute eta Curriculumerako egokitutako edukiak prestatzen aritu dira. Horretarako, "Agrega 2 programa" jaio zen, eta gaur egun 140.000 eduki digitalak ditu. ITEk gainera beste zenbait sare sozial martxan jarri ditu irakasleek beraien arteko iritziak eta lanak konpartitu ahal izateko. Sare horiek honako hauek dira: "Ohitura Onetako Sarea", "Internet Ikasgelan" eta "TIC-en bidez hezitzea". 

2010. urtetik Euskal Erkidegoan Eskola 2.0 Programari esker Lehen Hezkuntzako bosgarren mailatik gorako gelak digitalizatu egin dira. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea.

Arbela digitala osagai batek baino gehiagok osatzen dute: ordenagailua, proiektorea, pantaila interaktiboa, arbela interaktiboaren softwarea eta konexio modua: bluetooht edota kableak.
Eskola 2.0 Programa hau Hezkuntza Sailak sustatu egin du eta bere helburuen artean honako hauek azpimarra daitezke:

  • L.H.ko bosgarren mailatik aurrera ikasleek ordenagailu eramangarri bana izatea eta honen banakako erabilpena egitea. 
  • Gelak errealitatera irekitzea 
  • XXI. mendeko gela birtualak martxan jartzea 
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aditzera eman duenez, programa honetarako 12.660.004,12 ? jaso dira, miniordenagailu eramangarriak, arbel digitalak, armairuak, wifi konexioak eta garraio-poltsak erosteko. Kopuru horri irakasleentzako ordenagailu eramangarriak gehitu behar zaizkio eta konektibitatea handitzeko eta irakasleak prestatzeko ekintzen kostua ere bai.

Eskola 2.0 programa martxan jarri baino lehen, Nafar Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Integratik programa fase desberdinetan ezartzea erabaki zuen. Integratik programak orain aipatutakoarekin antza handia du eta Eskola 2.0 programak duen filosofia ere jarraitzen du gaur egun. Gainera Integratik programak aplikazio eta web inguruneak ditu eta hauen bidez erabiltzaileen kudeaketa posible da (artxiboak, baliabide digitalak, ikaslegoa, irakaslegoa). Teknologia Berrietako Sailekoak arduratzen dira honako Sail hauek garatzeaz: informazio guneak, argitalpen guneak eta proposamen didaktikoen, kolaborazioen eta kooperazioen guneak. Integratik programa aurrera doa partida ekonomikoak aurrera doazen heinean ere. Integratiken koordinatzaileak, Pablo Solak, baieztatu du Nafarroako Ikastetxe Publikoetako Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako guztientzako arbela digitalak banatu egin direla (499 beste zenbait ekipo beste ikasgela batzuetarako) eta ikasturte honetarako beste bost ekipo pendiente daudela banatzeko bikoizketak egiten diren klaseeterako. Ikasgela digitalen banaketa hau hiru fasetan egin zela azaldu digu: 2010-2011 ikasturtean 132 aula digital, ikasturte berean ere, erdialdera, beste 271 ikasgela digital eta ikasturte honen hasieran (2011-2012) beste 96. Aldi berean azaldu du ikastetxe kontzertatuetako Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgeletarako ekipamendua subentzionatu egin dela.

XXI. mendeko ikasgelak digitalizatzeko premia oinarrituta dago. Gogoratu behar dugu Europar Batasunak aditzera eman duela zein oinarrizko gaitasun kontrolatu behar dituela ikasle batek bere derrigorrezko ikasketen bukaeran. Oinarrizko gaitasun horien artean Informazioaren trataera eta Gaitasun Digitala dago. Horregatik, ikasgela digitalaren kontzeptua gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da.

Hezkuntza sistema erabat modernizatu egin da. Eman diren aurrerapausoak erabakioarrak izan dira eta teknologia berriak ikaslegoen irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan erreminta bat gehiago izatea lortu nahi da. Hau guztia inoiz ahaztu gabe bost zentzumenak beti martxan dituena irakaslea dela eta ikaslegoak behar duen hurbiltasuna teknologia berriak ezin duela ordezkatu.