1.1. Hainbat koderen erabilera bateratua egiten da
Ikus-entzunezko testuan, komunikazio-asmoaren mesedetan erabili behar dira kode guztiak (hitzezko kodea, kode ikonikoa eta soinu-kodea). Beraz, ikus-entzunezko testuak aztertzen direnean, honako hauei erreparatu behar zaie:
- zer erlazio dagoen erabiltzen dituen kodeen artean
- kodeetakoren bat besteei gailentzen zaien
- kode bat beste baten osagarri den
- kodeen arteko kontrastea bilatzen den
- zer kodek ematen duen atentzioa
- zer kode gogoratzen den
- nola eragiten duen kodeen erabilerak komunikazio-asmoan
Askotan kode ikonikoa izaten da nagusi, eta hitzezko kodea eta soinu-kodea haren osagarri erabiltzen dira.
Adibidea: Trafikoko antzarraren bideoa
Iragarki honetako protagonista antzarra da, hirian, arauak hautsiz, lasai paseatzen ari dena. Pertsonifikatutako animalia edo animalizatutako pertsona. Harridura sortzen du ikusleengan.
Ikusten dena eta entzuten den abestiaren letra bat datoz. Bere buruarengan ziurtasuna eta konfiantza duen pertsonaiaren lasaitasunezko hitzak entzuten dira “zebra-bideak babesten nau”, “denbora ematen dit, eskuekin barkamena eskatuz”.
Beraz, badago lotura kode ikonikoaren eta soinu-kodearen artean; modu osagarrian, elkarren errefortzurako erabiltzen dira.
Atzean entzuten den melodia erritmo konstantekoa eta alaia da, arina eta oso itsaskorra. Baina bestelako doinu batzuk ere entzuten dira, lasaitasuna eta egoera kontrolpean izanaren egoera haustera datozenak: bozinak, bat-bateko azeleratzeak... Honenbestez, badirudi soinu-kodearen elementu batzuekin kontrastea sortzea bilatzen dutela igorleek.
Esloganarekin amaitzen da iragarkia: “Ahal duzunez, pentsatu!” Adimena edo pentsatzeko ahalmena omen da pertsonak eta animaliak bereizten gaituena. Irudia eta hitzak erlazionatuz, antzararena ez egiteko adierazten zaigu. “Hiriko arauak errespetatzen ez dituzunean, horrela ikusten zaituzte besteek”: antzara moduan ikusten zaituzte besteek, hiritik arduragabeki eta arauak hautsiz zabiltzanean.
Honenbestez, hiru kodeetako elementuak (hitzak, soinua eta irudia) ondo josten dira hartzaileengan eragiteko, hartzaileek arauak errespeta ditzaten eragiteko.
1.2. Egiantzekotasunez mozorrotuak dira
Ikus-entzunezko testuek hitzezko testuak baino egiantzekoagoak ematen dute, hasiera batean: irudia agertzen dute, irudia bertan dago, ikusi egiten da. Badirudi ezin dela zalantzan jarri, ukaezina dela.
1.3. Arrazoimenean beharrean, sentimenduetan eta afektuan eragiten dute
Adibidea: Bertsomovieda Paradisua lurpean
Adibidea: Bertsomovieda Urpeko bertsoak
1.4. Generoak eta objektibotasuna
Dena dela, ikus-entzunezko testuen artean, badira informatiboagotzat jo daitezkeenak: albisteak, dokumentalak, serie historikoak eta abar.
Adibidea: desazkundea minutu batean
Adibidea trafiko oinezkoak