Orriak

2. Hitzezko kodea

Ikus-entzunezko testuetan hitzezko kodea irakurri eta entzun egin daiteke. Hitzak ikusten badira, honako hauek aztertu behar dira:

  • letra-tamaina (denek tamaina bera duten) 
  • kokapena - kolorea(k) - letra tipoa edo tipografia 
  • puntuazio-markak 
  • etab. 

Hitzezko kodea entzuten bada, ordea, honako hauek aztertu behar dira:

  • esatariaren ahotsaren ezaugarriak, zer pertsonarena edo nolako pertsonarena den 
  • bolumena 
  • intonazioa eta harekin nabarmentzen diren hitzak 
  • erritmoa 
  • pausaldiak 
  • etab.
Iragarkietan hitzezko kodea laburra izan ohi da, eta hainbat hizkuntza-baliabide erabiltzen dira hartzailea erakartzeko: literatura-baliabideak, harridura- eta galdera- ikurrak, pertsona-izenordaiak...

Booktrailerrarena  


Iragarkia intrigarekin hasten da: “Badakizu booktrailerra zer den?” entzuten da gazte baten ahotsean, eta 12-16 urte inguruko neska-mutil gazteen aurpegiak ageri dira, haur eta gazte literaturako eleberrien atzetik. Entzuten den melodiak ere intriga iradoki dezake hasieran. Horrela, hiru kodeen baliabide adierazkorren bidez, intriga-sentsazioa sortu nahi da hartzaileengan.

Ondoren, gazte polit eta modernoak ikusten dira, irribarretsu, kolore alaiez jantzita, kolore bizietako grafiti alaidun toki batean, eleberriak irakurtzen, eta argazki-kamerarekin grabatzen: booktrailerra egiten. Baina hitzezko kodeak hartzen du protagonismoa. Parte hartzeko beharrezko informazioa entzun eta irakurri egiten da argi: nola parte hartu, lanak aurkezteko epea... 

Ikusten diren hitzak bi tipografia desberdinekin idatzita daude: 1) hondo morean idatzitako letra larri beltzak; 2) eskuz idatzitakoak diruditen letra larri zuriak. Letra zuri horiekin amaitzen da iragarkia. Hartzaileak erakartzeko, IRAKURRI!!, SAKATU REC!!, PARTE HARTU!! irakurtzen da pantailan. Gainera, bi harridura-ikurrekin ageri diren nabarmentzen ditu offeko ahotsak.


Durangoko Azokako kartelak 


 


Durangoko Azokako karteletako hitzezko kodeari erreparatzen badiogu, ikus daiteke azokaren izenburua eta data agertu izan direla beti. Halere, guztietan hitzezko testuaren atal jakin batzuk nabarmendu nahi izan dira: 45.ean Durangoko Disko Azoka; 46.ean DURANGOKO; 47. DURANGOKO AZOKA; 48.ean DURANGOKO AZOKA (aurrekoekin alderatuz, izenaren zati bat galdu du)


Irratiko iragarkia


Irratiko iragarki honetako hitzek, ahotsak eta offeko ahotsaren irakurketa adierazkorrak mehatxua iradokitzen dute.